Iragan den abenduaren 6an, asteazkena, Euskal Herri mailan sortu den Siriaren aldeko mugimenduak (Siriaren Alde!) zenbait kide presente izan ditu Bruselako hirian ospatu egin den “Siriako gudaren amaierara” deituriko ekitaldian.

Bertan izugarrizko plazerra izan zen gure mugetatik kanpoko kideak entzutea eta haiekin harremana gauzatzea etorkizunean Siriar Errepublika Arabiarraren denfentsan zein alor antiinperialistan elkarri laguntzeko gure mezua indartsuagoa izan dadin.

Konferentzia itzel aberasgarri honetan gai zehatz honen inguruko pertsonalitate ezin hobeak entzuteko zortea izan genuen bertan bildu ginenok, hala nola hurrengoei:

  • Majed Nehme (Afrika-Asia aldizkariko zuzendari siriarra)
  • Elias Zalahwi (historialari eta filosofo siriarra, Damaskoko Historia Fundazioko elkartearen batzordeko kidea)
  • Maria Saadeh (siriar diputatu-ohi zein arkitektoa)
  • Rudolf El-Kareh (Soziologo eta politologoa. Harreman zientifiko euroarabiarren idazkari nagusi ohia).
  • Diego Sequera (“Misión Verdad” komunikabideko kazetaria)

Guztien hitzaldiak zein publiko bezala geundenon azalpenak izugarri lagundu zuten Siriako Errepublika Arabiarrak behar duen gutxieneko bozgoragailua izan dezan non eta Europar Batasuneko Parlamentu egoitzan. Oso argi dugu bertan aipatu ziren hamaika gertakari ez zirela agintari europarren gehiengoaren gustokoak izan, horren zinezko seinale baitugu abenduak 6-ko ekitaldi hau (aitzindari izan dena) bertan behera gera zedin saiatu dela Europar Batasuna edota Javier Cousok espedientatua, ekonomikoki zigortua eta ezgaituta geratzeko mehatxuak jaso dituela, bera izan baita ekitaldi loriatsu honen sortzaile nagusiena.

Azkenik, konferentzia honetan jorratu ziren elkarrizketak bideo bidez argitaratuko direlaren hitza jaso dugu, jendarte osoak ikus eta entzun ditzan oso baliagarria izan daitekeena, horren berri emango dugularik dokumentu grafiko hau argitaratzerakoan. Besterik gabe, balorazio aski positibo batekin amaitu nahi dugu, nazioartekotzeari begira lehen urrats bezala hartuz Bruselan bizi izan genuena.