Christophe Martinek, Libanoko Nazioarteko Gurutze Gorriaren buruak astelehen honetan Libanoko herrialdean aurkitzen diren siriar errefuxiatuen %80 Siriara itzultzeko prestatzen ari direla iragarri du. Martinek informazio hau Michel Aoun Libanoko presidentearekin biltzerakoan plazaratu zuen Libanoko Estatuko Buruaren prentsa zerbitzuek adierazi duten legez.

Aoun eta Martinen arteko elkarrizketak Gurutze Gorriak siriar errefuxiatuen itzultze seguru eta duin bat bermatzeko zer nolako premien beharrak izango dituen izan zuen hizpide. Martinen eta Gurutze Gorriaren arabera, segurtasun egoera hobetu orduko Libanon gaur egun dauden errefuxiatu siriarren %80 Siriara itzultzeko borondatea dutela argi utzi dute.

Gizaldeko erakundearen buruak jada 60.000 siriar euren sorterrira buelta direla zehaztu zuen, hots ,Iheslarientzako NBEren Agentziak (ACNUR delakoa) gauzatutako erroldaren %1-eko kopurua. Halaber, Libanoko presidente maronitak bere ustetan siriar errefuxiatuek euren herrira berriz jo ahal izateak Siriari mesede egingo diola zein bizilagun duten herrialdean konponbide baketsu bati bidea irekitzea ekarriko duela komunikatu zuen.