Siriako Gudaroste Arabiarrak Ghoutako askapena arrakastaz gauzatzea lortu du azkenean. Une honetan armadaren ingeniaritza unitateek Ghoutako zonaldean zeuden minak bertan behera uzten dabiltza, Siriako jendartea euren bizitzara buelta dadin, gerra inperialista hasi baino lehen bezala.

Sasi “oposizioaren” zein “errebeldeen” iturri ezberdinetatik 300.000 pertsonetako mugimenduaz hitz egin da, gerrako giza ihes altuena izan dela lau haizeetara zabalduz. Hala, ahaztu omen zaie horietatik 280.000 gobernuak kontrolatuko zonaldeetara jotzea eta 20.000 Idlib aldera (guztiak terrorista takfiriak eta euren familiak) joatea erabaki dutela komentatzea. Izan ere, Idlib-en gogora dezagun Rahman, Al Zinki (guretzat Zikin), Al Qaeda edo Daesh (ISIS) talde salafistak daudela.

Era honetan, Siriar Gudaroste Arabiarreko 564 gizon-emakumeak euren bizitza eman dute mertzenarien aurkako borroka etengabean.