KONTZENTRAZIOA

Apirilak 11, astezkenea
19:30etan Bilboko Arriaga plazan

 

Egoera larri honen aurrean, interbentzio militar baten mahatxupean gaudenean, eta jada errealitatean gauzatzen hasia dagoenean, birbaieztatu egiten gara Siriaren aurkako eraso gerra honen salaketan, Mendebaldeko potentziak eta beren aliatuak sortu eta mantentzen ari direnak izanik.

Gerra basati honek, jada 500.000 baino hildako gehiago sortu ditu, milioika kanporatu eta beste hainbeste herrialde barnean lekualdatu, ahaztu gabe azpiegitura gehientsuenak eta ekonomia parte handia suntsituak izan direla.

Halaber salatu egin  nahi dugu Mendebaldeko potentziak  eta beren zerbitzutan dauden terroristak erabiltzen ari diren neurrigabeko intoxikazioa, berauek egindako basatikeriaz Siriako Gobernuari leporatuz, herria txikitu eta gerrarekin jarraitzeko asmoz.

Azken gertaera, arma kimikoen erabilpenarena, betiere eta frogarik gabe Gobernuari egotzia, aspalditik aurrikusia eta espero zena zen. Siriar eta bere aliatuen inteligentzia zerbitzuek iragarria zuten, eta gero baieztatua izan da Ekialdeko Gutan  arma kimikoen tailerren aurkikuntzarekin eta arma kimikoak erabiltzeko asmotan atxilotuak izan diren terroristekin. White Helmets ospetsuek ere, beren okizko eszenifikazioekin parte hartu zuten jendartean maskarak banatuz, aldez aurretik, mendebaldeko aliatuek  programaturik zeukaten eraso kimikoa “aurrikusiz”.

Siriar Ejerzitoaren eta beren aliatuen aurrerapenak itzelak izan direnean eta terroristen guneak banan banan deusestatzen joan direnean, potentzia inperialistek ez dute etsi nahi gerra eta lurraldean dituzten interesak galtzeaz, eta beren histeriaz eta etsipenaz, berriro ere, beste gezur galanta erabiliz, interbentzio militarra justifikatu nahi dute gerrari buelta emango diotelako esperantzatan.

Ageriko gezurra da berau, zeren Siriak jadanik 2014ean deuseztatu zituen arma kimikoak, eta bestalde zein zeintzu izango luke herriaren kontra erabiltzeak jakinda gainera gerra irabazten ari direla?

Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, mugi gaitezen basakeria inperialista honen kontra eta har dezagun parte Bilboko Arriagan egongo den konzentrazioan, asteazkenean, Apirilak 11, 19:30etan