SIRIAREN ALDE uztailak 28 larunbata NAIZeko Gaur8n argitaratuko “SIRIAKO IPAR-EKIALDEAN ESTATU ISLAMIKOAREN AURKAKO GUDA AMAITUTA, ATZERRIKO INDARREN JOKAERAK ZALANTZA PIZTEN DU” artikuluaren harira.

1- Hasteko, NAIZen Gaur8k Sirian dauden pertsona kurduak turkiar eta siriar gobernuen asmoen beldur direla berresten du, Recep Tayyip Erdoğanek zuzentzen duen turkiar gobernu erreakzionarioa eta 10 alderdi politikoz zein 2011ko ekainetik oposizio demokratikoarengatik osatua den Bashar al Assadek zuzentzen duen siriar gobernu aurrerakoia parekatu nahian.

Baieztapen hau gauzatzea siriar egunerokotasuna ez ulertzea dakar berarekin, non PYD alderdi politiko kurdua eta Fronte Nazional Aurrerakoiaren Siriar Gobernu zilegiak jakinezko negoziazioak bi hilez daramatzaten jada. Negoziazio hauek bide onetik doaz PYD berak positibotzat jo baititu bi aldeen parte-hartzeak. Ostiral honetan, hain zuzen ere, Siriatik dagoeneko jakinarazi da SDFek Al-Raqqa hiria eta Al-Hasaka eremuko herriak bueltan emango lizkiekela Siriar Gobernuari. Hauei Taqbako uharkaren (siriar uharkarik handiena) itzultzea zein Gobernu eta SDFen lankidetza Idlib-en borrokatzeko batuko litzaizkieke, elkarrizketak era egokian doazelarik siriar iturrien arabera. Kontaktu hauek SDFek kontrolpean dituzten gas eta petrolio putzu erraldoiak eta zenbait muga-bide bueltan ematea lekarkete ere.

Hitzarmenak Al-Hasaka, Qamishli, Ras al-Ayn eta Amoudan abian dira siriar iturriek diotenagatik eta ordainetan siriar zonalde kurduek esate baterako kurduaren ikasketa plan zehatza, Petrolioaren Ministerioa eta zerbitzu militar laburragoa lortuko luketela iragarri da. Hare gehiago, Siriar Kontseilu Demokratikoak (SDFen maila politiko gorenaren atala) Ilham Ahmeden bidez fase berri baten marko gisa Damaskon, Haman, Homsen zein Latakian bulegoak irekiko dituztela iragarri du. Hala, Siriar Gobernua (duela 90 urte Turkiatik ihes egin duten kurduak anparatu dituenak geroago PKK babestu, entrenatu eta finantzatzeko) Gobernu Turkiarrarekin (gaur arte herri kurduaren aurkako hamaika sakailaketaren arduradun dena Turkia, Irak eta Sirian) alderatzea sutsuki arbuiatzen dugu.

2-“SDFk Siria laiko, demokratiko eta federalaren alde borrokatzen du.”

Esaldi hau aizuna izateaz gain siriar historia gertua faltsutzea du xede SDFei aurpegia garbitzeko helburuarekin.

SDFak osatzen dituzten taldeak ez dira soilik kontserbadoreak, ez bada siglak aldatzea onetsi zuten Jabhat al Nusra (Al-Qaeda Sirian) zein DAESH taldeetako soldadu takfirien batailoi ohi andana daude barnean. SDFen multzo arabiarrak eratzen dituzten gainontzekoak “Siriar Armada Librea” talde salafistaren kide izan dira edo Al-Qaedarekin lubakia parteka izan dute.

Aipagarria da SDFek kontrolatzen duten basamortu eta lur-eremu gehientsuena gehiengo suniar zabala duela, hortaz Ekialde Hurbilean oro har ematen den gisa, laikotasuna ez da bertan ulertzen Euskal Herrian bai uler dezakegun moduan. Beharbada, jendarte sekular batez mintza gintezke komatxo ugarirekin hartuz siriar zonalde zehatz horren konplexutasuna dela eta, baina sekula ez jendarte laiko batez, aldarrikatzeko ere eginezin dena.

Gogoratu besterik ez dugu egin behar “Liwa Owais al-Qorani” edo “Al-Raqqako Iraultzaileak” brigada salafistekin gertatutakoa, SDFetan integratu baino lehen DAESHekiko leialtasuna zin egin zuten talde ospetsuenak, kasu.

Bukatzeko, SDFak (egun Siriaren %29 kontrolatzen dutela) 2015eko urrian sortuak izan zirelari errepara behar diogu, hots, nazioarteko legedia betez Errusiar Federazioa Siriar Parlamentuaren sorospen deiaren ondoren Siria militarki laguntzen hasi eta hilabetera, SDFak sortzeko. Mugimendu hau beraz, AEBek Siriar Gobernua eraitsia izango ez zela (Siria beste Libia bat bihurtzeko) asimilatzerakoan eman zen, horretarako nazioarteko legedia zeharo hautsiz eta Siria inbadituz.

3- “Afrinen ez Al-Assadek ezta nazioarteko aliatuek ere (Errusia eta Iran) ez zuten ezertxo egin”

Beste behin, errotik faltsua da Gobernu Siriarrak Afrin abandonatu izana. Izan ere, eremuko egunerokotasunaz jakitun den edonor badaki SDFak azken urte honetan Deir Ezzor probintzian ISIS erasotu gabe egon direla, ISISek bertan eragindako siriar soldaduen odoluste eta erailketak babestuz. Aitzitik, Siriar Armadak osoki ezberdin joka zuen otsail honetako Afrineko inbasioan.

Horren ageriko demostrazio da Siriar Armadaren NDF-etako (Nazio Defentsarako Indarrak) soldaduak Afrinengatik borrokatzera eta bertako herritarrak babestera joan zirela, Siriar Armada Ghouta eta Idliben askatzeetan nahikoa pairatzen ari zenean. Beharrezkoa da eguneko ratioa hildakoei begira NDFetan YPG/Jren ia bikoitza izan zela aipatzea, doilorra izanik NAIZeko Gaur8k Siriar Gobernuak ezertxo ere egin ez zuela adieraztea. Horren adibide dira eguneroko Siriar Gobernuaren eremuetatik konboi militarren zein elikagai eta sendagaien bidalketak Afrinera turkiar inbasioa ematerakoan, SDF-ekin hertsiki loturik dagoen “Siria Iparraldeko Konfederazioak” berak onartu duena.

Halaber, Iran eta Errusiar Federazioak euren burua bermatzaile bezala jarri zuten Turkiako estatuak Afrin erasotu ez zezan Afrin Siriar Gobernuarekin federatuz gero, egun uztailean suertatzen ari diren elkarrizketetan kurduar gehiengoa duten zonalde askotan ematen ari den tankerakoa. Afrineko Herrizaintzak bat egiten zuen bitartean, Qamishlitik (PYDaren egoitza administratiboan) AEBek Afrin presionatu zuten Siriar Gobernuarekin akordiorik egon ez zedin eta NDFetan tropak ez integratuz. Prozesu hau Damasko edo Aleppoko auzo kurduetan eman da jada edota esaterako, tamalez azken egunotan berria dugun Suweidan (doluan orain asteazken honetan 230 eraildako utzi dituen DAESHen atentatu suizida odoltsuaren ondoren) non komunitate drusoak agintzen duen, NDFetan integraturik.

Afrineko inbasioan Siriar Gobernuak jaretasun osoa eskaini zion YPG/Jri Afrinen iraniar fabrikazio eta baimena zuten Toophan2 ATGMak (Tanke-aurkako misil gidatuak) jasotzeko, Hezbollahk PKKri entrega zizkionak Afrinen bertan, hauekin gaur arte YPG-YPJk tanke turkiar inbaditzaileak suntsitzen ari dituelarik. Beraz, Siriar Gobernuak zein Iranek aurre egin zioten Turkiari Afinen.

Errusiar Federazioari dagokionez, testuan berresten diren esaldi batzuk jaurti baino lehen gako da oinarrizko zenbait premisa ulertzea. Hala, NATOren estatutuetako 5. artikuluak NATOko herrialde bat erasotua izatekotan NATO osoak armada erasotzailearen aurka egin behar duela argi uzten du. Hau da, Errusiar Federazioak Turkiari tiro egin edo bonbardatu izan balio, NATOk gerra adieraziko ziokeen Errusiar Federazioari, argi eta garbi.

Baina edozerren gainetik, argi azpimarra nahi dugu Siriar Gobernuak bateria antiaereoak Idlib iparraldean esleitu zituela turkiar Estatuak bost egunez emanez Afrin bonbardatu gabe, otsailak 8 ostegunean Deir Ezzorren SDFek (DAESH eta Jabhat al Nusra ohiak tartean) eta euren babesle diren AEBek gobernuaren aldeko tropen aurkako sarraskia gauzatu zuten arte. Asteak eman eta gero DAESHen erasoak eta hilketak pairatzen Eufrates ibai ekialdetik eta SDFek ez zutela DAESH erasotzen ikusirik, Siriar Armadak Eufrates ibai mendebaldetik aitzinatzea erabaki zuen DAESHi aurre egiteko. Une hartan, SDFek eta euren abiazioa den United States Air Forcek (USAF) 300 soldadu siriar bonbardatu zituzten ezen eurek Koniko eta Al Omar eremuetara (Siriako gas eta petrolio putzurik handienak eta SDFen lur pilaketaren zatia) gerturatzen ari zirela “interpretatu” baitzuten.

Era honetan, ankerkeria honen ondoren eta Afrineko SDFek gertakari hau errefuxatzen ez zutela ikusirik Siriar Gobernuak aipatutako bateria antiaereoak Damasko aldera mugitu zituen. Bateria hauek bide batez, asteburu horretan bertako otsailak 10ean Entitate Sionistaren F-16 hegazkina eraitsi eta Apatxe gerra helikoptero bat hondatzea lortu zuten, garbi geratuz Siriar Gobernuak bere puntako armategia igorri zuela Afrinera, Siriar Gobernuak Afrin lagundu ez zuelaren teoria iruzurgileak ezeztatuz.

Aldiz, Siriar Armadak igarotze askea lagatzen zuen bitartean Afrin defenda nahi zuen edozein etnia zein erlijioko siriar herritarri, NAIZen Gaur8ren artikuluak ez du Eufrates ibai ekialdean (SDFen menpeko lur eremuan, alegia) zer gertatu zen azaltzen. Eufrates ibai ekialdean, egunero YPG/J-k Afrineko euren neba-arrebak militarki defendatzera Ain al Arab/Kobane, Al-Hasaka eta Al-Raqqatik joango zirela hots egin eta gero (Afrin gehiengo kurdu bat zuen Eufrates mendebaldeko toki bakarra izanik), otsaila erdi aldean egoera erabat aldatu zen. AEBek YPG/J-ri Afrinera borrokatzera joatekotan Sirian ematen dieten laguntza militarra bertan behera utziko ziotela helarazi zieten, YPG/J-ek atzera eginez eta Eufrates ibai bera ez zeharkatuz Afrineko YPG/J-en defentsan.

4- “Kurduak eta erregimena” zein nola Al-Raqqa “askatua” izan zen.

Al-Raqqa aipatzerakoan, siriar hiri garrantzitsu honek ez du emakume aurpegirik egun, baizik eta hiriaren erakinen %80 suntsituta izatearen aurpegia, SDFen abiazioak Al-Raqqako hartzean jaurtiriko fosforo zuri aurpegia eta gerra osoko herritarren sarraskirik itzelena jasan izanaren aurpegia. Hiriko kontseilua guztiak gizonak diren agure zahar kontserbadore tribalen esku egoteaz gain, SDFen Deir Ezzorren legez.

NAIZen Gaur8ri beste behin ahantzi egiten zaio ekaina honetan Al-Raqqara lehen aldiz argia, telefonoa zein elektrizitatea heldu dela eta ez SDFak babesten dituzten herrialde inbaditzaileengatik (Amerikako Estatu Batuak, Frantziar Estatua, Saudia, Emiratoak edo Qatar) ez bada Siriar Gobernuari esker.

Azkenik, “Siriar Erregimena” terminoaren etengabeko erabileraz “Siriar Gobernu” beharrean ohartarazi nahi dugu, termino hau Sirian erabilia izanik baina Euskal Herrian kutsu guztiz ezberdina duena eta sozialki aski negatiboa hauteskundeetan hautatua izan den gobernu bati erreferentzia burutzerakoan.